top of page

Eskola honetan, urtero proiektu ezberdinak egiten ditugu unitate didaktikoen bitartez. Gai ezberdinez daude osatuak eta horrela haurrek jardueren bidez arlo guztiak ukitu ahal izango dituzte gai baten inguruan. Hemen ondoan duzuen botoi berdean klik eginez, aurten haurrak aurrera eramango duten hezitzaileek egindako proiektua ikusi ahal izango duzue. Adibide hau, 4 eta 5 urteko haurrentzat eginda dago. Oporretara goaz du izena eta udako oporrak iritsi baino lehen praktikan jarriko dugu. Proiektu hauek hilabete eta erdiko proiektuak dira eta beti gurasoak honen berri eta haur bakoitzaren jarraipena izango duzue.

bottom of page