top of page
NON GAUDE?

Urkabustaizko udalerrian. Urkabustaiz Arabako iparraldean, Gorbeialdea eskualdean, dagoen 10 herri txikik osatutako udalerria da 1300 biztanle dituena (2015-eko datuen arabera). Izarra da Urkabustaizeko herri nagusia, horregatik bertan aurkitzen dira eskuragarri zerbitzu nagusienak, hala nola; osasuna, hezkuntza edota aisialdia.  Herria txikia izan arren oso inguru natural polita du. Badaude bisitatzeko oso hurbil dauden parke naturalak, hala nola; Gorbeiako parke naturala edo Ostuñoko parkea. Gainera, badaude beste hainbat leku deigarri bisitatzeko: Goiuriko ur-jauzia edo Nerbioi ur-jauzia. Komentatzekoa da baita ere, Izarra mendiz inguraturik dagoela eta horregatik oso erraza egiten zaie eskolako irakasleei denbora laburreko irteerak egitea natura lantzeko.

           

Biztanleriari dagokionez, Urkabustaizek aldaketa nabaria izan du azken urteotan bizitza-eredu aldaketagatik, hau da, hirietako bizitza alde batera utzi eta herri-bizimodua hautatzen duten familiak gero eta ugariagoak dira. Beraz, kontuan izan behar dugu bi familia ereduz dagoela osatua Urkabustaiz gehienbat; herriko betidaniko familiak eta hirietatik etorritako familia gazteak. Hala ere, ezaugarri ekonomikoak, sozio-kulturalak, bizi baldintzak etab. ezberdinak dira familia bakoitzaren arabera. Eskolan, orokorrean, kulturalki familia euskaldunak edo euskaldunarekiko jarrera irekia duten familiak topatu ditut, esan bezala, jatorri zein bizitza-eredu anitzetakoak, baina denak ezagunak eta gertuko harremana mantentzen dutenak.

bottom of page