top of page
METODOLOGIA

 

Oihana eskolan...

Metodologia konstruktibista erabiltzen dugu, hau da, ikaslea bera izango da bere ikaskuntza-prozesua sortuko duena. Ikuspegi globalizatu batekin, haur bakoitzari egokitutako metodologia erabiliko dugu. Honetarako, oso garrantzitsuak izango dira jolasa eta esperimentazioa. Hauen ondorioz, haurren motibazioa sustatuko da eta garapen soziala bultzatuko da. Gainera, banaka zein taldeka lan egiten ikasiko dute.

Giro beroa, lasaia eta segurua sortzea dugu helburu, haurrak eroso sentitzeko eta eskolara etortzeko gogoak izateko.

Erabiliko diren materialak hautatzeko helburuak, erabiltzerakoan ikasleak izango duen papera, edukia, eskaintzen dituen aukerak, erabilera edota zein motako zaintza behar duen hartuko dugu kontuan.

Denborari dagokionez, jarduera guztiak malguak izango dira, ikasleen erritmora egokitu beharko direlarik. Garapen kognitibo eta sozioafektiboaren printzipioak errespetatzea funtsezkoa izango da. Denboraren antolaketa naturala izango da eta zenbait errutina mantenduko dira.

Ebaluaketari dagokionez, behaketa izango da tresna nagusia. Astero haurren jarrerak, ekintzak eta garapena behatuko da eta ostiralean gurasoentzat agenda batean eramango dute apuntatuta.

 

bottom of page