top of page

FAMILIA

Familia eta eskolako langileen arteko harremana oso garrantzitsua iruditzen zaigu, haurrari konfidantza transmititzeko eta gainera gurasoak nahiz hezitzaileak haurrari buruzko ikuspegi osoa izateko baliogarria izango da. Harreman hau mantentzea, oso garrantzitsua izango da haurraren heziketan.

Haur bakoitzaren ebaluazio orokorra egingo da egunero eta agenda batean haurraren bitartez gurasoei emango zaie. Hiru hilero hezitzaileak gurasoekin bilera edukiko dute haurrari buruz hitz egiteko eta bere.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:

ESKUBIDEAK:

  • Bere nortasunaren garapena ziurtatzen duen heziketa osoa jasotzea.

  • Haien usteak eta erlijio- ideiak errespetatuak izatea.

  • Haien eskola-lanak irizpide objektibo zein ageriko irizpideen arabera ebaluatuak izatea.

  • Eskola arloan orientabidea jasotzea.

BETEBEHARRAK:

  • Jarduera hezigarrietan parte hartu eta ikasi.

  • Eskoletara puntualtasunez joan eta eskola-egutegia bete.

  • Hezkuntza Elkarteko gainontzeko kideen kontzientzia-askatasuna eta erlijio-uste sendoak errespetatu.

Hemen aukitu ahal izango dituzu familiarentzako hainbat gomendio. Guk eraikitako mindomo honetan informazio asko eskura dezakezu. ANIMATU BEGIRADA BAT BOTATZERA!

bottom of page