top of page

Eskola ingurune inklusiboa bihurtzeko, Bolivarrek bere testuan adierazitako hainbat ideia jaso ditzakegu:

 

  • Proiektu bateratuetan lan egitea izan daiteke indibidualismotik komunitate profesionaletara pausua emateko gakoa.

  • Hezkuntza arloan, lan kondizioak berrezarri behar dira eta eskoletan espazio soziopolitikoak sortu behar dira.

  • Ikaskuntza komunitateak sortu behar dira ikaskuntza prozesuetan fokoa jarriz, giza eta sozial errekurtsoak erabiliz, egiturazko baliabideak kudeatuz eta kanpo agenteen laguntza jasoz.

  • Autoebaluazioa ikaskuntzarako iturri nagusia izan behar da.

  • Konfiantzan eta errespetuan oinarritutako ikaskuntza lortu behar da.

  • Klaseko dinamikak nagusitu behar dira, baita talde lana eta kolaborazioa ere.

  • Denbora eta espazioa kudeatzen jakitea oso garrantzitsua izango da ikasketa kolektiboko aukerak lantzeko.

  • Kanpo agenteekin komunikatzea funtsezkoa da, hau da, zerbitzu sozialekin, familiekin, komunitate lokalarekin eta abar. Hauen parte hartzea sustatzeko eta beste eskolekin sareak ezartzeko.

  • Irakasleen etengabeko ikaskuntza kontuan hartu behar da. (Berritzeguneren garrantzia)

  • Eskola bakoitzak bere metodologian zentratutako formazioa duten irakasleak izan beharko ditu.

  • Eskolan ikasketa espazio bat edukitzea interesgarria izango da, bai irakasleentzat bai ikasleentzat.

  • Behaketaren garrantzia kontuan hartu behar da.

  • Ikaskuntza kolektiboa eta sistematikoa sustatu behar da.

  • Autoebaluazioa eta familiak edota kanpo faktoreak kontuan hartu behar dira haurraren ikaskuntza prozesurako.

  • Haurraren ebaluazioa egindako proiektuekin lotu behar da.

  • Eskolaren zuzendaritzako lidergoa funtsezko papera izango du eskola barruan, baina lidergoa ez du pertsona bakarra izango, pertsona guztiek potentziala dutelako lan hau egiteko, baita eskubidea ere. Honek, irakasleen ikaskuntza prozesua eta inplikazioa sustatzeko, ingurune aproposa sortu beharko du. Dena den, ikaskuntza komunitate profesionalak ezartzeko eta mantentzeko lidergoaren ohiko papera aldatu behar da.

  • Heziketa arazoei aurre egiteko, irakasleria eta zuzendaritza elkar lan egin beharko dute.

  • Eskolako kontseiluak, transformazio kulturalen alde egin behar du. Oso garrantzitsua izango da horrez gain konfiantza transmititzea, kolaborazioa sustatzea eta ikasteko laguntzak bilatzea.

  • Ikaskuntza komunitate profesionalen garapena eta iraunkortasuna faboratu behar da.

bottom of page